Quantcast
Channel: Irekia - Herritarren eskaerak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 90

Euskara iOS operazio sisteman (eta sarean orokorrean)

$
0
0
Kaixo. Laguntza eske nator. Argi dago dagoeneko teknologia erabat txertatuta daukagula gure egunerokotasunean. Batez ere, sakelekoarekin. Sakelekoarekin jaikitzen gara eta sakelekoarekin oheratzen gara. Sakelekoarekin ordaintzen dugu, sakelekoarekin egiten ditugu erosketak, medikuarekin hitzordua hartu, komunikatu, sare sozialak bor-bor erabili. Neroni Apple-ren erabiltzailea naiz. Baina Applen, Android-ek ez bezala, iOS operazio sistemak hizkuntza lehenetsia euskara jartzeko modurik ematen. Nire kezka hau Apple-lek horretarako duen bidetik helarazi nien. Baita ere, sare sozialetatik gauza bera egiteko animatu nuen jendea (ez dakit zenbaterainoko oihartzuna izan duen). Baina tamalez ez dut uste kasu handirik egin digutenik. Horretarako, zuek ere beraiekin harremanetan jarri eta presioa egiteko eskatzen dizuet. Eta baliabideak behar badituzte, jartzeko. Berdin gainuntzeko app eta sare sozial erabilienekin. Bestalde, gaur egungo nerabeek sareetan dena gaztelaniaz kontsumitzen dute. Badakit hainbat sare sozial euskaraz jarri daitezkeela (iOS-en ez, Android -en bakarrik) baina ez dago ohiturarik hauek euskaraz jartzeko. Ez dutelako nahi edo ez dutelako horren berririk. Hauek euskaraz jartzera eta erabiltzera bultzatzeko kanpainak egitea ere komenigarria dela iruditzen zait. Zenbat eta euskara kontsumo handiagoa sarean, orduan eta euskarazko aplikazio gehiago izango ditugu. Badakit ezin dela hizkuntza lege bat ezarri arlo honetan. Baina behintzat, bidea erraztu eta bultzatu daiteke. Eskerrik asko.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 90

Trending Articles


Euskal Herria Heterodoxiatik